
Kafe Antzokia
Sarrera doan
Edonork esku har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak
hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari
trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin
harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.
Fecha y hora:miércoles, 24 de febrero de 2010 20:00
Lugar:Bilboko Kafe Antzokian

Kafe Antzokia Informazio gehiago ostegunetik aurrera Ilbilaldiaren webgunean: http://www.ibilaldia.com/
Fecha y hora:jueves, 25 de febrero de 2010 11:00
Lugar:Bilboko Kafe Antzokian

Kafe Antzokia Gaurtik aurrera, urtarrileko eta aurrerantzeko ekitaldiak webgunean integratu ditugu, datozen ekitaldiak era erosoagoan ikuskatzeko. Zerrendan eta egutegian ikus ditzakegu datozen ekitaldiak eta, bat aukeratuz gero, haren inguruko jakingarri guztiak xehetasunez irakurri.

Kafe Antzokia
Urtea hasteko hasieratik bertatik gorputza mugitu eta gabon zaharreko ajeak astintzea onena izango da. Urtarrila 2an hasiko da Bilboko Kafe Antzokian, New York Ska Jazz ensembleren ska doinuen erritmoan. Errege rockeroak izango ditugu urtarrilaren 5ean, Los Gramones (Ramones-en tribute banda), Porco Bravo eta Rockin DJ...ekin. Ondoren, Lendakaris muertos eta Memo taldeak etorriko zaizkigu (urt 8). Punketik soinu metaleroagoetara joko dugu ondoren Hamlet eta Infernoise taldeekin (urt 9).
Hurrengo astean Urbeltzen Dantza Ganbaran euskal doinuez dantza egiteko aukera izango dugu (urt 13). Errepideko rock amerikarra dastatuko dugu The Bottle Rocketsekin eta doinu gogorragoak ekarriko dizkigute Crank County Daredevils taldekoek (urt 15). Larunbatean Santi Ibarretxeren Primital taldeak berriro ekarriko digu bere show bitxia (urt 16).
Hurrengoan Lagun Artean Kantari izango dugu, Anje Duhalderen eskutik euskal kantagintza errepasatuz (urt 20). Deabruak teilatuetan izango ditugu ostegunean (urt 21), euren 1973 diskoaren aurkezpen birako azken emanaldian eta Colemans+ proiektua aurkeztuz. Zerua rock jaialdia izango dugu ondoren (urt 22), Sound Of Silence, Rise To Fall eta Laments Of Silence metal taldeekin. Hilaren 23an El mentón de Fogarty taldea izango dugu euren Venidos subidos en norias disco berria aurkezten eta, biharamunean (urt 24) Shambu pailazoak izango ditugu, Kurkuluxetan umegunean.
Hileko azken astean Cracker amerikar talde ospetsua izango dugu (urt 27) Euro Trash Girl taldeak lagunduta. Piztiak eta Petti etorriko zaizkigu 28an, ondarrutarren Gabeko kalapitxixak disko berria aurkezten eta, azkenik, The Exploding Boys izango ditugu (urt 29), The Cure taldearen tribute band madrildarra.
Ondarroako Kafe Antzokian, bestalde, urtea antzerkiarekin hasiko dugu, Kukubiltxoren Mortimer ikuskizunarekin (urt 3). Arrasateko Des-kontrol eta Ondarroako Jake Mate izango ditugu urtarrilaren 5ean; The Uski's eta Etxe urtarrilaren 16an eta hilea amaitzeko, Gose eta Combat Christ urtarrilaren 30ean.
Fecha y hora:sábado, 02 de enero de 2010 21:00
Lugar:Kafe Antzokia

Kafe Antzokia
Jada klasiko bilakatu da New York-eko taldearen gabonetako zita Bilbon. Aurten ere festa ederra eskainiko digute!
Ska musika era klasikoan jorratzen duen talde bakanetarikoa dugu New York Ska-Jazz Ensemble taldea. Bilbori estima haundia dion taldea da, gogoratzea besterik ez dago Brixton zigiluaren eskutik Bilbon grabat...uriko DVD bat ere plazaratu zutela. 2010eko bira egingo duen taldea honakoa da: Fred Reiter(aka "Fred Rocksteady"): saxo baritonoa eta tenorra, flauta, ahotsak. NanaYao Dinizulu : bateria, percusioa (Blue Note sessions) Mark Paquin : baxua, ahotsak Earl Appleton: teklatuak (ex-Toots & the Maytals). Alberto Tarin (aka "Jazzin Reggae"): kitarra. Luigi de Gaspari (aka "Mr T-Bone"): tromboia, ahotsak.
Fecha y hora:sábado, 02 de enero de 2010 21:30
Lugar:Bilboko Kafe Antzokia

Kafe Antzokia
Gau osoko gau giroa, Delorean eta ondoren dantza, dantza, dantza...
Sarrera: 15,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com).
Fecha y hora:Viernes, 01 de enero de 2010 1:30
Lugar:Bilboko Kafe Antzokia

Kafe Antzokia Abenduaren 15ean, asteartea, 19:30etik aurrera. Etortzekoa bazara, mesedez, konfirmatu ezazu hemen Facebooken, edo mezua 14urte@kafeantzokia.com helbidera bidaliz, aretoaren edukiera mugatua baita.
Fecha y hora:Martes, 15 de diciembre de 2009 19:30
Lugar:Bilboko Kafe Antzokian, sarrera gonbidapen bidez

Kafe Antzokia Sarrera: aurresalmenta 6 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Txarteldegian: 8 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4 euro.
Fecha y hora:Viernes, 11 de diciembre de 2009 22:00
Lugar:Ondarroako Kafe Antzokia

Kafe Antzokia Zenbat Gara elkartea Durangoko Azokan dago egunotan (Barrenkalea 70) www.durangokoazoka.com Gure diskoak eta liburuak salgai bertan #azoka09
www.durangokoazoka.com
Digitalizazioaren aroan berrikuntza gisa, liburu bat denbora gutxian argitaratzeko makinaren berri ekarri du Elkartegira.

Kafe Antzokia
Jello Biafra lehengoz izango dugu gurean. Punk mugimenduaren bilakaera ulertzeko ezinbesteko gizona da Biafra. Zuzenean egongo da bere super talde berriarekin, Kimo Ball (Freak Accident), Ralph Spight (Victims Family), John Weiss eta Andrew Weiss (Rollins Band, Butthole Surfers). Bira honetan bere ibilbideko abesti ezb...erdinak joko ditu, Dead Kennedys zein Melvins edo D.O.A garaikoak, baita bere lan berriko kantuak ere.
Estricalla dugu Fernandoren (Kuraia eta El Corazón del Sapo) talde berria, aproposa oso Jello Biafraren kontzertua zabaltzeko.
Fecha y hora:Lunes, 07 de diciembre de 2009 21:30
Lugar:Bilboko Kafe Antzokian

Kafe Antzokia
Emanaldiak 11:00etan eta 19:00etan
Sarrera doan
Gabriel Aresti euskaltegiko
hitzorduen baitan, Euskararen Nazioarteko Egunaren haritik, "Bilbon
harriak mintzo" berbaldia izango dugu, Xabier Monasterioren eskutik,
eta Bilboko monumentuen gainean Ibaizabal Telebistak ekoitzitako erreportaia ikusi ahal izango dugu.
Fecha y hora:miércoles, 02 de diciembre de 2009 11:00
Lugar:Bilboko Kafe Antzokian

Kafe Antzokia Diciembre en el Kafe Antzokia
www.kafeantzokia.com
Diciembre nos va a traer un montón de eventos al Kafe Antzokia. En Bilbao, y en lo que a conciertos se refiere, tendremos el folk americano de Vetiver + Fruit Bats (3 dic.). Después, en el festival Musica Ex Machina tendremos a KTL + Aa + Ibon RG + Tempestad Bajo La Tormenta (4 dic). Una de las cit...

Kafe Antzokia Abendua Kafe Antzokian: Ekitaldi mordoa abenduan
www.kafeantzokia.com
Abenduak ekitaldi mordoa ekarriko digu Kafe Antzokira. Bilboko Kafe Antzokian, eta kontzertuei dagokienez, folk amerikarraren eta pop musikaren eragina duten Vetiver + Fruit Bats izango ditugu (abenduak 3). Ondoren, Musica Ex Machina jaialdiko emanaldian KTL + Aa + Ibon RG + Tempestad Bajo La Tormen...
Actividad reciente
Kafe Antzokia ha escrito en el Muro de Gabonzahar jaia: Delorean + Delorean dj's & friends.


























